IBAR EZKERRA Lanbide Ikastola
Harrobia Plaza 4, 3.solairua
48003 Bilbo (Bizkaia)
fax: 944721731
tfnoa:944724366
e-mail: ibarezkerra@ikastola.net
aviso legal
 castellano
 
Aurkezpena Heziketa zikloak Sarbide froga eta eskaintza partziala Matrikula Lanerako eta etengabeko formakuntza IbarLan Kokapena
Aurkezpena
IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako eta itundutako Lanbide Heziketa zentro euskalduna da. Gure ikasleak prestatzen ditugu lan egiteko gaitasunak edukitzeko, lanbide ezberdinetan aritzeko, enplegua lortzeko baita Euskal Herriko zein Bizkaiko gizarte, kultur zein ekonomi bizitzan parte hartzeko ere. Honako jarduerak egiten ditugu:
   
- LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOAK: Erdi eta goi mailako prestakuntza-zikloak “gorputz eta kirol ekintzak” eta “informatika eta komunikazioak” lanbide arloetan.
   
- ENPLEGURAKO LANBIDE HEZIKETA: Enpresen eta lanean dauden langilen zein langabezian dauden langileen premietara egokitzen diren prestakuntza ekintzak sustatu eta ematea. Besteak beste:
   
  - “Gorputz eta kirol ekintzak” eta “informatika eta komunikazioak” lan arloetan ari diren langileei zein langabetuei zuzendutako planak.
   
  - Enpresek eta beren langileek hautemateko prestakuntza-premietara egokitzen diren prestakuntza ekintzak “gorputz eta kirol ekintzak” eta “informatika eta komunikazioak” lan arloetan.
   
- KULTURA EKINTZAILEAREN SUSTAPENA: Enpresak sortu eta zerbitzuen salmenta.


IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLA Kooperatiba Elkartea eta irabazi asmorik gabekoa da. Bere sustatzaileak Asti-Leku Ikastola, Bihotz Gaztea Ikastola eta Elai-Alai izan dira. Ikastolen Elkartea, Euskadiko Kutxa eta Ulibarri Euskaltegiaren laguntza eta onespena dauka.


IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLA Bilbon dago eta Inguruko herriekin oso komunikazio ona dauka garraio publikoen bidez (Metro Bilbao eta Renfe Cercanias).


IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLAK Lanbide Heziketan kalitate kudeaketa sistema ziurtatzen duen UNE-ISO 9001:2008 ziurtagiria lortu du.

Eusko Jaurlaritza Bizkaia Lana eta Trebakuntza Hobetuz Fundación Tripartita AENOR certificate AENOR ziurtagiria
Itundutako zentroa
Zentro homologatua
Zentro laguntzailea
Erakunde Baimendua
AENOR ziurtagiriak