| ERDI MAILAKO ZIKLOAK |
| Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak |
| - |
Erdi mailako prestakuntza zikloan sartzea |
|
| - |
Eginkizunak lan munduan |
|
| - |
Ikasketa plana |
|
| - |
Enpresa kolaboratzaileak |
|
| - |
Lan irteerak |
|
| - |
Ikasketa irteerak |
|
| - |
Ikasle ohien iritziak |
|
| - |
Ekintza osagarriak eta zerbitzuak |
|
|
| GOI MAILAKO ZIKLOAK |
| Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena |
| - |
Sarrera ikasketak |
|
| - |
Eginkizunak lan munduan |
|
| - |
Ikasketa plana |
|
| - |
Enpresa kolaboratzaileak |
|
| - |
Lan irteerak |
|
| - |
Ikasketa irteerak |
|
| - |
Ikasle ohien iritziak |
|
| - |
Ekintza osagarriak eta zerbitzuak |
|
|
|
Ziklo batetan 2011-2012 ikasturterako INFORMAZIO eskabidea egin dezakezu. |
|
Mikroinformatika-sistemak eta sareak erdi mailako zikloaren KATALOGOA. |
| Gorputz eta kirol ekintzen sustapeneko goi mailako zikloaren KATALOGOA. |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak |
 |
 |
 |
 |
 |
|
| ERDI MAILAKO PRESTAKUNTZA ZIKLOAN SARTZEA |
| - |
Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izatea. |
| - |
Teknikari-titulua, teknikari-laguntzaileen titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea. |
| - |
Ondorio akademikoetarako, goikoen parekoak diren beste ikasketa batzuk gainditurik izatea. |
| - |
Erdi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko froga gainditua izatea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik edo pareko beste titulurik gabe, probaren urtean, 17 urte gutxienez beteak dituzten pertsonentzat. |
|
|
| EGINKIZUNAK LAN MUNDUAN |
| - |
Internet zerbitzuak eta web orrialdeak ezarri eta mantendu.
|
| - |
Informatika sistemen segurtasuna mantendu.
|
| - |
Oinarrizko softwarea eta sistema eragilea ezarri eta konfiguratu. |
| - |
Bezeroaren oinarrizko zein aplikatutako softwarean mantentzeko eta kudeatzeko prozedurak burutu. |
| - |
Informatika paketeak ezarri, konfiguratu eta mantendu. |
| - |
Erabiltzaileei informatika paketeak erabiltzen lagundu. |
| - |
Sare pribatu eta publikoen arteko lotura-prozedurak burutu. |
| - |
Sare lokaleko elementuak ezarri, konfiguratu eta egiaztatu. |
| - |
Sare lokaleko komunikazio-prozedurak monitorizatu. |
| - |
Ekipo mikroinformatikoak muntatu. |
| - |
Ekipamendu mikroinformatikoa konpondu eta osatu. |
|
|
| IKASKETA PLANA: Ordutegia 8:30 - 15:00 |
LEHENENGO MAILA
|
| LANBIDE MODULUAK |
Orduak |
Astero |
| Tresneria Muntatzea eta Mantentzea |
231 |
7 |
| Postu Bakarreko Sistema Eragileak |
165 |
5 |
| Bulegotika-Aplikazioak |
231 |
7 |
| Sare Lokalak |
231 |
7 |
| Informatika-Segurtasuna |
99 |
3 |
| Ingeles Teknikoa |
33 |
1 |
|
Iraupena 2000 ordu. |
|
| |
BIGARREN MAILA
|
| LANBIDE MODULUAK |
Orduak |
Astero |
| Sareko Sistema Eragileak |
168 |
8 |
| Sareko Zerbitzuak |
189 |
9 |
| Web Aplikazioak |
105 |
5 |
| Laneko Prestakuntza eta Orientabidea |
105 |
5 |
| Enpresa eta Ekimen Sortzailea |
63 |
3 |
| Lantokiko Prestakuntza |
380 |
30-35 |
|
|
|
|
|
| LAN IRTEERAK |
| - |
Internet zerbitzuen eta web orrialdeen teknikaria. |
| - |
Datu-sareen teknikaria. |
| - |
Informatika sistemetako teknikaria. |
| - |
Ekipo mikroinformatikoen instalatzailea eta konpontzailea. |
| - |
Euskarri informatiko eta periferikoen teknikaria.
|
| - |
Mikroinformatikako merkataritza-agentea. |
| - |
Telelaguntzako operadorea. |
|
| IKASKETA IRTEERAK |
| Mikroinformatiko-Sistemetako eta Sareetako teknikaria titulua eskuratzeak ondorengoak ahalbidetzen ditu: |
| - |
Erdi mailako edozein ziklo ikasteko sarbide zuzena. |
| - |
Familia bereko zein antzekoak diren beste lanbide familietako heziketa ziklo guztietarako (elektrizitatea eta elektronika; irudia eta soinua; eraikuntza eta obra zibila eta abar) sarbide zuzena, sarbide frogaren atal komuna (“euskara eta literatura” eta “matematikaren oinarriak”) gaindituta. Gehiago irakurri. |
| - |
Batxilergoko modalitate guztietara sarbide zuzena. |
|
|
| IKASLE OHIEN IRITZIAK |
| - |
Dabid Martinez |
| |
Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoan izandako esperientziak, mundu laboralera saltua egiteko behar izan ditudan oinarrizko kontzeptu tekniko eta sozialak eman dizkit.
Bi urte geroago lanean jarraitzen dut programatzaile kontratu finko batekin, eta zoritxarrez gauden krisi garaietan, eta nire adinarekin hori esatea, ez da oso normaltzat jotzen.
Irakasleekin izandako harremak oraindik dirau kasu askotan, ikasketa profesional, serio, kalitatezkoa eta euskalduna.
Hasiera batetan, erdi mailako ziklo bat egiteak asko betetzen ez bauen ere, gaur egun, egin ditudan apostu guztietatik hoberena izan dela esan dezaket.
Hurrengo apostua, ikasle ohi batekin gure software enpresa propioa sortzea. Gehiago irakurri.
|
|
|
| |
| - |
Joseba Martos |
| |
Informatika Sistemen Ustiapena ikasi nuen Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoan. Nahiz eta ziklo hau hasterakoan gai hauei buruzko jakintza dexente izan, ikastolak jakintza hauek nabarmen areagotzen eta eurei buruzko oinarri sendoak ezartzen lagundu zidan. Diziplina ugarietako kalitatezko edukiak, irakasle prestatu eta malguak, euskarazko irakaskuntza bikaina eta euskararen sustapenari lotutako baloreak. Hasiera batean erdi mailako zikloa amaitzean goi mailako bat egin nahi nuen, baina praktikak bukatzerakoan lanean hasi nintzen eta oraindik lanean jarraitzen dut, honek, erdi mailako ziklo bat ere lanean hasteko aukera egokia dela erakutsi dit. Etorkizunera begira, informatika zerbitzuak eskainiko dituen elkarte kooperatiboa sortzea da nire asmoa, ikastolatik, enpresetan lan egiteko ez ezik, norberaren enpresa sortzeko prestatuta ateratzen garelako.
|
|
|
|
| EKINTZA OSAGARRIAK ETA ZERBITZUAK |
| - |
Errefortzuko Formakuntza Teknikoa |
| |
Kurtso honetan, ikasleei sare informatikoa eta mantenuan ematen zaien irakaskuntza indartu nahian, Tecnocom enpresa daukagu laguntzaile gisa. Horrela ikaskuntza enpresaren beharretara guztiz zuzenduta egongo da. Enpresa horrek EAEko zentro publikoen mantenu informatikoa darama eta honek "elebidun diren teknikari berrien kontratazioa dakar" hurrengo urteetan. |
| - |
Orientazioa, Tutoretza eta Harremanak Familiekin |
| |
Heziketa zikloko bi ikasturteetan zehar ikasle talde bakoitzak tutorea izango du. Tutorea bai ikasleekin, bai gurasoekin elkarlanean arituko da ikasketa prozesua ondo joan dadin; baita ikasleak ikasketak amaitu ondoren eta aukeratu behar duenean ere, baldintza onenetan egon dadin: lanean hasi edo ikasten jarraitu. |
| - |
Goi Mailako Zikloetan Sartzeko Frogaren Prestakuntza Ikastaroa |
| |
Erdi mailako informatika zikloa ikasi bitartean ikasleei sarrera frogaren atal komuna prestatzen laguntzen diegu. “Euskara eta literatura” eta “matematikaren oinarriak”, irakasgaiak, hain zuzen ere. Ikasle hauek goi mailako ziklo bat ikasten jarraitzea dugu helburu. Gero eta gehiago dira froga gainditzea lortzen dutenak. Gehiago irakurri. |
| - |
Irteerak eta Ekintza Osagarriak |
| |
Heziketa zikloa ikasi bitartean hainbat mintegi, hitzaldi eta enpresen bisitatan parte hartzen da. Hauek prestakuntza osatzen lagunduko dute baita lan merkatuaren errealitatea eta enpresa eta enpresa-zerbitzuak ezagutzen ere. Burututako azken ekintzak: Zamudioko Parke Teknologikoan eginiko DESARROLLO DE REDES SOCIALES Y SW LIBRE hitzaldian eta LA IMAGEN DE NUESTRA EMPRESA EN LA RED jardunaldian parte hartzea. Gehiago irakurri. |
| - |
Enplegunea |
| |
Informatikaren eta komunikazioaren lanbide arloa ondo gainditzen ari da krisi ekonomikoa eta informatika teknikarien beharra areagotu dela esan daiteke. Informatikako zerbitzuak eta produktuak gero eta gehiago saltzen dira. Gero eta enpresa gehiagok gure zentrora jotzen dute langileak behar dituztenean. Ildo horretan, gure ikasleei eta ikasle ohiei curriculum vitae kudeatzeko zerbitzua eta enpresekiko bitartekaritzako zerbitzua eskaintzen zaizkie. |
| - |
Bizkaiko Foru Aldundiak Homologatutako Zentroa |
| |
Gure zentroak udaleko edo tokiko enplegu zentroentzat (Behargintzak eta Inguralde) informatika arloan ikastaroak ematen ditu. Ikastaro hauek prestakuntza espezializatzen eta osatzen laguntzen dute, baita laneratze prozesua kalitatekoa izaten ere. Emandako azken ikastaroa: “Programazioa JAVAn eta J2EEn”. |
| - |
Enpresa Proiektuen Sustapena |
| |
Gaitasun ekintzaile, sortzaile eta berritzailea ikasleengan sustatzeko asmoz, urtero Foru Aldundiko Prestakuntza eta Enplegu Sailak antolatzen dituen ikastaro eta ideien txapelketetan parte hartzen du gure zentroak. Urtero bizpahiru taldek bere enpresa proiektuak aurkezten dituzte. |
|
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena |
 |
 |
 |
 |
 |
|
| SARRERA IKASKETAK |
| - |
Batxilergoko edozein modalitateren bigarren ikasturtea gainditurik izatea. |
| - |
Goi-teknikariaren titulua, teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea. |
| - |
Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea. |
| - |
25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana. |
| - |
Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana 19 urte dutenentzat probaren urtean beteak; edo 18 urte, lortu nahi den tituluarekin loturiko teknikari-titulua izatea egiaztatuz gero. |
|
|
| EGINKIZUNAK LAN MUNDUAN |
| - |
Bezero/erabiltzaileei gorputz eta kirol ekintzen praktikari lotutako alderdiei buruzko informazioa eman. |
| - |
Programazio orokorretik abiatuta, gorputz eta kirol ekintzen gaineko lan-plana eta saioak landu eta ebaluatu. |
| - |
Ekintzak ingurunearen eta erabiltzaileen ezaugarrietara moldatu. |
| - |
Programa eta entrenamendu indibidualizatu edo pertsonalizatuak zehaztu. |
| - |
Ekintza segurtasun-baldintzetan antolatu eta burutu. |
| - |
Programazio orokorretik abiatuta, gorputz eta kirol ekintzak irakatsi eta sustatu. |
| - |
Talde-dinamizazioan jardun. |
| - |
Istripu edo gaixotasunaren kasuan lehen laguntzak eman eta ur sorospena burutu. |
| - |
Bere mailan, jolas-izaerako gorputz eta kirol ikuskizunak antolatu, zuzendu eta garatu. |
|
|
| IKASKETA PLANA |
LEHENENGO MAILA
|
| LANBIDE MODULUAK |
Orduak |
Aste |
| Animaziorako Jokoak eta Jolasak |
128 |
4 |
| Gorputz eta Kirol Ekintza Indibidualak |
288 |
9 |
| Taldeko Gorputz eta Kirol Ekintzak |
224 |
7 |
| Oinarri Biologikoak eta Egokitzapenak |
192 |
6 |
| Talde Dinamika eta Animazioa |
64 |
2 |
| Metodologia Didaktikoa |
96 |
3 |
|
Iraupena 2000 ordu. |
|
| |
BIGARREN MAILA
|
| LANBIDE MODULUAK |
Orduak |
Astero |
| Tresna Bidezko Gorputz eta Kirolak |
262 |
12 |
| Enpresa Antolatu eta Kudeatu |
90 |
4 |
| Lehen Laguntzak eta Sorospena |
130 |
6 |
| Ezintasunak eta Ekintza Fisikoak |
63 |
3 |
| Lan Orientabidea eta Formakuntza |
63 |
3 |
| Kalitatea eta Etengabe Hobekuntza |
42 |
2 |
| Lantokiko Prestakuntza |
357 |
30-35 |
|
|
|
|
|
| LAN IRTEERAK |
| - |
Kirol-ekintza indibidualen eta taldekoen monitore profesionala. |
| - |
Populazio berezientzako (hirugarren adina, eskolarrak,…) gorputz eta kirol ekintzen monitore profesionala. |
| - |
Personal trainning. |
| - |
Gorputz eta Kirol ekintzen koordinatzailea. |
| - |
Jolas eta kirol -izaerako ekintzen sustatzailea edo kirol zuzendaria. |
| - |
Ur sorospeneko teknikaria eta ur ekintzen monitore profesionala. |
|
| IKASKETA IRTEERAK |
| - |
Selektibitaterik gabe eta plaza kopuru mugarik gabe unibertsitateko edozein gradu-ikasketetako tituluentzako sarbide zuzena. Besteak beste, Magisteritza, Lehen Hezkuntza, Fisioterapia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak eta Erizaintza. |
| - |
Beste goi mailako zikloentzako sarbide zuzena. |
| - |
Kirol modalitate guztientzako Kirol teknikaria eta goi mailako kirol teknikarien tituluentzako sarbide zuzena. |
| - |
Kirolaren Euskal Eskolak ematen dituen prestakuntza ekintzetara, titulu ofiziala lortzeko bideratuta daudenak hain zuzen ere, sarbide zuzena; heziketa zikloa egin izanagatik dauden konbalidazioak edo konpentsazioak kontutan hartuta. |
|
|
| IKASLE OHIEN IRITZIAK |
| - |
Aitor San Millan |
| |
Gogoan dekot ikastolara joan nintzen lehen egune; eskilerak igo eta aurrematrikula egin neuen egune. Inpresio ona eroan neuen, bertan onartzea gure neuen. Eta onartute izen arren bukatu arte ez nitzan ohartu izandako sorteaz.
Pilota, pala, tenis, paddel, ski, snow, aerobic, body pump, spinning, fitness, boleibola, rugby, eskubaloia, saskibaloia eta jolastorduetan futbola; guztiak praktikatu ditut Ibar Ezkerran. Praktikatu, eta gaur egun hauek irakasteko gai naiz, urten eta jarraian praktikan jarri baitut, lana aurkitzeko ez dotelako arazorik euki.
Ganera giro ezin hobean, eta honegaz irakasleak badute zer ikusia, Xabi, Arkaitz eta zelan ez Ritak giro on horren errudunak baitira.
Kirola gustatzen jatan lehenago eta orain kirol teknikaria naiz, eta hau dana bi urtetan. Ibar Ezkerran ikastea aukera izatea, aukera oso ona da.
|
|
|
| |
| - |
Aitor San Millan |
| |
Ikasi egin ditudanak
Ez dira izen okerrak
Kirolak ezagutzen ditut
Baita nik hauen bazterrak
Bertan egindako bi urteak
Izan direla ederrak
Bihotz bihotzez hemen doaz
Ibar ezkerra eskerrak (bis)
|
|
|
|
| EKINTZA OSAGARRIAK ETA ZERBITZUAK |
| - |
Irteerak eta Ekintza Osagarriak |
| |
Kiroleko heziketa zikloa hainbat mintegi, hitzaldi eta enpresen bisitaz osatzen da. Hauek prestakuntza hobetzen lagunduko dute, baita lan merkatuaren errealitatea eta enpresa eta enpresa-zerbitzuak ezagutzen ere. Besteak beste, honako ekintza hauek antolatu ohi dira: lau eguneko eskiatzerako irteera, surf ikastaroa, kirol ekitaldien antolaketan parte hartzea eta arraunketa ikastaroa. Gehiago irakurri. |
| - |
Enpresa Proiektuen Sustapena |
| |
Gure ikastolak gaitasun ekintzaile, sortzaile eta berritzailea gure ikasleengan sustatzeko asmoz, urtero Foru Aldundiko Prestakuntza eta Enplegu Sailak antolatzen dituen ikastaro eta ideien txapelketetan parte hartzen du. Piraguen alokairua eta eskoletarako kirol zerbitzuak izan dira sortutako azken enpresa proiektuak. |
| - |
Enplegunea |
| |
Gorputz eta kirol ekintzetako lanbide arloa ondo gainditzen ari da krisi ekonomikoa, eta kirol teknikarien beharra areagotu egin dela esan daiteke, administrazio publikoek denontzako kirola sustatzen jarraitzen dutelako. Enplegu eskaintzak irakurtzea besterik ez da egin behar honetaz jabetzeko. Bizkaiko kirol zerbitzuen enpresek eta kirol zentroek gure zentroa ere kontutan hartzen dute langileak behar dituztenean. Ildo horretan, gure ikasleei eta ikasle ohiei curriculum vitaearen kudeaketa zerbitzua eta enpresekiko bitartekaritza zerbitzua eskaintzen zaizkie. |
| - |
EGA Titulua eta Antzekoak Prestatzeko Ikastaroa |
| |
Gorputz eta kirol ekintzen goi mailako zikloa ikasi bitartean EGA titulua prestatzeko ikastaroa ahalbideratzen du gure zentroak. Horretarako, 120 ordutako ikastaroa antolatzen dugu euskaltegi homologatu baten esku. Ikastaroa gure ikastolan bertan ematen da eta bertan zikloko ikasleek besterik ez dute parte hartzen. Prestakuntza ikastaroan on-line bidez eginiko ekintzak ere badaude. |
| - |
Orientazioa, Tutoretza eta Harremanak Familiekin |
| |
Heziketa zikloko bi ikasturtetan zehar ikasle talde bakoitzak tutorea izango du. Tutoreak bai ikasleekin baita, behar izanez gero, gurasoekin ere kolaboratuko du, ikasketa prozesua ondo joan dadin; baita ikasleak ikasketak amaitu eta ondorengoa (lanean hasi edo ikasten jarraitu) aukeratu behar duenean ere, baldintza onenetan egon dadin. Ildo honetan, unibertsitatean sartzea erabakiz gero, informazioa (ikastetxeak, sartze notak, epeak,…) eta beharreko izapidetzeak egiten laguntzen ditugu. |
| - |
Bizkaiko Foru Aldundiak Homologatutako Zentroa |
| |
Gure zentroak udaleko edo tokiko enplegu zentroentzat (Behargintzak eta Inguralde) informatika arloan ikastaroak ematen ditu. Ikastaro hauek prestakuntza espezializatzen eta osatzen laguntzen dute baita laneratze prozesua kalitatekoa izaten ere. Emandako azken ikastaroa: “Populazio berezietan gorputz eta kirol ekintza osasungarrien proiektuen diseinua”. |
| - |
Hobetuz |
| |
Gure zentroak Hobetuz, Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioarentzat kirol arloan ikastaroak ematen ditu. Aurten 200 langile baino gehiagok ondoko ikastaroen batean parte hartuko dute: “pilates”, “ciclo indoor”, “aquagim”, “ur sorospeneko erreziklajea” eta abar. |
|
|
|