IBAR EZKERRA Ikastola Politeknikoa
Alonso Allende multzoa z/g
48920 Portugalete (Bizkaia)
fax: 944721731
tfnoa:944724366
e-mail: ibarezkerra@ikastola.net
aviso legal
 castellano
 
Aurkezpena Heziketa zikloak Sarbide froga eta eskaintza partziala Matrikula Lanerako eta etengabeko formakuntza IbarLan Kokapena
Sarbide froga eta TAFAD eskaintza partzialean
GOI MAILAKO ZIKLOETARAKO
SARBIDE FROGA
- Helburua
- Prestakuntza ikastaroa
- Froga egin eta gero
- Froga egiteko lekua eta data
- Froga egiteko matrikula
- Dokumentazioa
- Frogaren emaitzak eta ziurtagiriak
- Plaza gorde
- Hezkuntza Sailaren arautegia
- Informazioa eta orientazioa
TAFAD ZIKLOA
ESKAINTZA PARTZIALEAN
- Eskaintzaren ezaugarriak
- Urte anitzeko ikasketa plana
- Aurrematrikularen inguruko informazioa
- Dokumentua 1: Eskabide orria
- Dokumentua 2: A galdetegia
- Dokumentua 3: B galdetegia
- Dokumentua 4: Curriculum Vitae
- Hezkuntza Sailaren arautegia
- Informazioa eta orientazioa


Goi mailako zikloetarako sarbide froga

HELBURUA
- Informatikan: Mikroinformatikako Sistemak eta Sareak (MSS) erdi mailako prestakuntza- zikloa gure ikastolan ikasi dutenak goi mailako ziklo batera sartzea zikloa amaitu ondoren lan egin beharrean, ikasten jarraitu nahi badute.
   
- Kirolean: TAFAD goi mailako titulua lortzeko asmoz batxilergoa edo maila bereko titulazioa ez duten kirol sektoreko langileak edo kiroleko erdi mailako zikloa egin dutenak motibatzea eta orientatzea goi mailako zikloetarako sarbide proba egin dezaten.
 
PRESTAKUNTZA IKASTAROA
- Informatikan: Mikroinformatikako Sistemak eta Sareak (MSS) erdi mailako zikloko bigarren maila ikasten duten bitartean sarbide frogaren atal komuna prestatzen dute ikasleek. Hau da, “euskara eta literatura” eta “matematikaren oinarriak” irakasgaiak besterik ez. Frogaren atal espezifikoa (marrazketa teknikoa, teknologia eta fisika) konbalidatuta edo salbuetsita daukate erdi mailako zikloa gainditu dutelako.
   
- Kirolean: Kirol sektorean urte beteko lan eskarmentua daukaten lanean dauden pertsonak edo langabetuak edo kiroleko erdi mailako zikloa egin dutenak TAFAD prestakuntza-zikloan sartu ahal izateko “euskara eta literatura” eta “matematikaren oinarriak” irakasgaiak prestatu beharko dituzte. Hau da, sarbide frogaren atal komuna. Atal espezifikoa (kimika, natur zientziak eta biologia) konbalidatuta edo salbuetsita daukate lan eskarmentua edo erdi mailako zikloa dutelako.
IBAR EZKERRA Ikastola Politeknikoa
 
Heziketa Zikloetarako Sarbide Froga
Argazkia haunditzeko sakatu irudia
Irudia handitu bertan sakatuz
FROGA EGIN ETA GERO
- Informatikan: Mikroinformatikako Sistemak eta Sareak (MSS) erdi mailako prestakuntza- ziklotik goi mailako ziklo batera igarotzea urte bete bat galdu gabe eta batxilergo titulua lortu gabe. Aukeratu ahal dituen goi mailako heziketa zikloak asko dira. B aukerako lanbide arlo guztiak, hain zuzen ere. Besteak beste, “eraikuntza eta obra zibilak”, “informatika eta komunikazioak”, “fabrikazio mekanikoa”, “irudia eta soinua”, “elektrizitate eta elektronika”, “energia eta ura”, “garraio eta ibilgailuen mantenimendua”, “arte grafikoak”, eta abar.
   
- Kirolean: TAFAD goi mailako titulua lortzeko goi mailako zikloan sartu ahal izango dute batxilergo titulua atera gabe. Bai eskaintza osoan baita eskaintza partzialean ere. Hau da, laster sektorean lan egiteko derrigorrezkoa izango den titulu bat eskuratu ahal dute.

FROGA EGITEKO LEKUA ETA DATA
- Froga urtean behin egiten Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) zentroan. Bizkaian azterketa egiten duten guztiak hor bilduko dira froga egiteko.
   
- Egutegiari dagokionez, ekainaren erdian izaten dela esan beharra dago. 2010eko atal komuneko azterketa ekainaren 17an, 16:00etan izango da.

FROGA EGITEKO MATRIKULA
- Ibar Ezkerra Ikastolan bertan egin behar dute maiatzaren 10etik 18ra Hezkuntza Sailak diseinatutako aplikazio informatika baten bidez. Matrikula egiten dutenean sarbide froga egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izendagaiek. Azterketa-eskubideak gauzatzeko azken eguna maiatzaren 21a izango da.

DOCUMENTAZIOA
- Bai kirolekoek baita informatikoek ere NANaren fotokopia entregatu beharko dute. Halaber eta atal espezifikoa konbalidatzeko asmoz:
   
  Informatikan: Ibar Ezkerra ikastolako idazkaritzak jaulkitako ikasketa-ziurtagiria erdi mailako zikloa gainditu duela zehaztuz. Ziurtagiria hau ikasleak azterketaren egunean bertan entregatu ahal izango die azterketan dauden hezkuntza- ikuskariei.
   
  Kirolean: Kirol sektorean edo C ziklo-familiako sektoreetan (irudi pertsonala, osasuna, kimika eta abar) urte beteko lanaldi osoan lan eskarmentua dutela zehazten duen frogagiria. Hau da, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria (lan-bizitza) edo antzekoa.

FROGAREN EMAITZAK ETA ZIURTAGIRIAK
- Frogaren emaitzak 2010eko ekainaren 28ko 12:00etan argitaratuko dira Hezkuntza saialaren web orrialdean edo Bilboko Emilio Campuzano Institutoan.
   
- Froba guztiak gainditu dituzten ikasleek egiaz­tagiriak eskura ditzakete 2010eko ekainaren 28tik aurrera. Ziurtagiriak Emilio Campuzano Institutoan eskura daitezke.

PLAZA GORDE
- Sarrera-probatik datozen ikasleei  gutxienez heziketa-zikloko plaza guztien %25a gordeko zaizkie. Hau da, 7 postu gutxienez gelako.

ARAUTEGIA
- EBAZPENA, 2009ko urriaren 20koa, Lanbide Heziketako zuzendariarena. Honen bidez, Lanbide He­ziketako heziketa-zikloetako 2010 urteko sarbide-probarako deia egiten da.
   
- AGINDUA, 2008ko apirilaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen da.
   
- HEZKUNTZA SAILAREN AURKEZPEN LABURPENA.

INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA
- Informazioa, zalantzak edo banakako orientazioa behar izanez gero 944724366 telefonora deitu (Fernando) edo ibarezkerra@ikastola.net posta elektronikora eskatu.